Jatorri Izendapena

bizkaiko txakolina denominacion

Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historikoetako bat da, Kantauri Itsasoak bustitako kostalde zabala duena.


Industria-garapen handia jasan duen gunea da, eta bertan nekazari- eta abeltzain-talde batek egindako esfortzuari esker lortu da nekazaritzak aurrera egitea. Izan ere, kolektibo horrek lan handia egin du laborantza tradizionala mantentzeko eta haren kalitatea aitortzeko.


Ardoa izan da produktu tradizional eta berezi horietako bat, eta gaur egun ere bada, “TXAKOLIN” deritzoguna. Gure txakolinak itzal handiko iragana bizi izan zuen, garaiko gizartean zein ekonomian eragin garrantzitsua baitzuen. Hala ere, XIX. mendearen amaieran beheraldi geldoa pairatu zuen, eta, ondorioz, egoera erabat aldatu zen.


80ko hamarkaren hasieran upategi-jabe talde bat Bizkaiko Txakolingile Elkartearen (BIALTXA-ren) inguruan biltzen hasi zen, eta Euskal Administrazioaren laguntzarekin (Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin) ekin zion ardo ezinhobe eta berezi hau berreskuratzeari.


Laurogeiko hamarkadako lehen urteetan elkartu ziren ardandegi-jabe batzuk eta Bizkaiko Txakolinzaleen Elkartean bildu ziren, (BIALTXA) eta Euskadiko Administrazioaren lagurtzarekin (Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia)nsalda bikain eta bitxi hau berreskuratzeari ekin zioten.


Esfortzu eta lankidetza honi esker jaio zen 1994an “Chacolí de Bizkaia-Bizkaiko Txakolina” jatorri-izendapena .


Jatorri-izendapen horrek behialako ardo hau ezagutaraztea, baloratzea eta babestea du helburu; barietate atlantikoko mahastizaintzari eta enotekniari esker garatua eta geure baserrietan egindako lan onaren gordailu.

www.bizkaikotxakolina.org